Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren mendekoa den Langileen Kostuetarako eta Pentsio Publikoetarako Zuzendaritza Nagusiak du eskumena hauen ezgaitasuna edo heriotza eragiten duten ekintza terroristetarako aparteko pentsioak aintzatesteko:
Terrorismo ekintzengatik jasotako ohiz kanpoko pentsioak salbuetsita daude Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik.
Ez daude pentsio publikoen aldiberekotasunari eta mugei buruzko arauei lotuta, horrenbestez, ez dute pentsio publikoak jasotzeko gehieneko mugarik izango.
Hileko gutxieneko zenbatekoa ezarria dute: une bakoitzean indarrean den IPREMaren (eragin anitzeko errenta adierazle publikoa) hirukoitza. 2012an 1.597,53 euro da. Dituen eraginetarako, gertaera berberak sortutako familiako pentsioak batera zenbatuko dira..
Gizarte Segurantzako erregimen berari dagozkion ohiko pentsioekin bateraezinak dira, bai eta arrazoi beragatik gizarte babeseko edozein erregimen publikok onar ditzakeen ohiz kanpoko pentsioekin ere.