1995eko abenduaren 11ko 35/1995 Legeak ezarrita ditu Espainian egindako indarkeriazko eta doluzko delituen biktima zuzenen zein zeharkako biktimen aldeko laguntza publikoak, delitu horien ondorioz heriotza edo gorputz lesio larriak gertatu direnean, edo osasun fisikoko edo mentaleko kalte larriak. Halaber, laguntzak aurreikusi dira sexu askatasunaren aurkako delituen biktimen alde, nahiz eta delituok indarkeriarik gabe gauzatu.
Laguntza horiek eskatzeko epea urtebetekoa da, delitu ekintza egin zen datatik hasita. Halarik ere, epe hori eten egiten da zigor prozesua hasten denean, eta berriz hasten da ebazpen judizial irmoa ematen denetik.